Noraren kartografia

       Norak, bere ikaskuntza-prozesua azaltzeko, kartulina batean argazkiak hitzak eta esaldiak ipintzea erabaki du. Kartulina barruan dauden ebidentziak ikusi ahal izateko,  atea irekitzea beharrezkoa zaigu. Honetarako, giltza nahitaezkoa denez, Norak hauxe marraztu du. Berak aipatu bezalaxe, "Ni naiz nire bizitzako giltza". Nahiz eta familia eta lagunak oso garrantzitsuak izan bere bizitzan eta balore ugari transmititu dizkieten Norari, bera da bere bizitzaren erantzule eta beraz, berak erabakitzen du beti. 

      Egiturari dagokionez, hierarkikoki antolatzea erabaki du. Horretarako, bere familia erdian jarri du, bere bizitzaren sustraien errepresentazio gisa. Honen inguruan, lagunak, musika, mutil laguna, bere hobbiak diren, snowa eta dantza jarri ditu ebidentzia gisa.
 


    Lagunek, askatasuna, bizipoza, konfiantza, adiskidetasuna, eskuzabaltasuna, momentu politak, laguntza, pazientzia, euskarria…transmititu dizkiote. Mutil lagunarekin, benetako maitasuna eta hainbat leku desberdin ezagutu ditu, bidai desberdinak direla eta. Dantzari garrantzia handia eman nahi izan dio bizitzeko ezinbestekoa delako beretzat. Dantzako irakaslea da eta mundu honetan, 14 urterekin hasi zela kontatu digu.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina