Dianak, bere ikaskuntza prozesua
kartulina batean, globo eta argazki bidez irudikatu du. Bertan agertzen diren
baloreak, taldean komentatutakoak izan dira. Dianak, lagunak,
familia, hezkuntza, kultura eta kirola bereiztu ditu.
Kartulinaren azpikaldean, emakume
bat marraztu du eta honen inguruan hainbat esaldi; “Se una niña con espíritu,
una mujer con actitud, y una dama con clase”. “Zoriontasuna ez da norberak
gustuko duena egitea, egiten duzuna gustuko izatea baizik”. Hemendik, hainbat
globo zabaltzen dira zenbait irudiekin.
Lehenengo globoan, bere familiari
egin dio erreferentzia. Etxean baloreak, babesa, konbibentzia, pasioa… helarazi
dizkiote. Argazkietan, gurasoak, ahizpa, lengusu-lengusinak, aiton-amonak,
izeba eta bere Britaniako familia agertzen dira.Globoaren azpian, “Sujetate fuerte de tus
sueños, la esperanza en ellos te mantendrá arriba” esaldia idatzita dago.
Hurrengo globoan, hezkuntzari
erreferentzia egiten dioten argazkiak agertzen dira. Dianak dio, eskolan beti ikasi
duela talde lanean eta hemen konpromezuaren garrantzia ikasi duela. Globo
honetan, txikitako argazkiak, eskolako taldea, DBH-ko argazkiak, eta
Ingalaterran begirale bezala egon zeneko argazkiak agertzen dira. Dianari,
haurrek bizi poz handia ematen diote eta hauek oso garrantzitsuak dira bere
bizitzan. Azpian, Carolina Herrerak esandako “La educación es el principal
vestido para la fiesta de la vida”.
Kirolari dagokionean, honek
berebiziko garrantzia du eta era guztietako kirolak egin ditu. Domina asko
lortu ditu bere bizitzan zehar baina garrantzi handiena duen kirola, judoa da.
6 urte zituela hasi zen kirol honetan eta gaur egun, jarraitzen du.
Entrenadorea bere bigarren aita izango balitz bezala kontsideratzen du.
Txapelketak erronka handia izan dira beti Dianarentzat, konpromezua eta
disziplina lantzeko. Honen gainean, “El que tiene interés, busca el camino, el
que no, busca excusas” esaldia jarri du.
Azkeneko globoan, kulturari
dagozkion argazkiak jarri ditu, bidaietako, liburutegietako…argazkiak jarriz.
Kulturak gauza handiak transmititu dizkio eta horregatik jarri ditu, etxeko
liburutegia, bidaietako gauza ugari…. Guzti honek, pertsona bezala asko zabaldu
dio.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina