Mirenek, argazki ugari erabili ditu
bere ebidentziak azaltzeko. Erdian, bere amaren eskuak jarri ditu, hemendik
asko ikasi baitu. Inguruan, kaleen izenak, kartelak, pegatinak, informazio
puntuak, liburutegiak, irratia, liburuak, lan kontratua, etab. jarri ditu. Hauek
jartzearen arrazoia, edozein momentu eta tokitan ikasi duelako izan da.
Lan kontratuari garrantzia handia
eman dio, pertsona bezala asko ikasi duelako honi esker, ardurak hartzerako
orduan. Gainera, kanpoan 6 urtez bizitzen egon zen eta honi esker, autonomo
bezala bere burua aurrera ateratzen ikasi zuen. Naturari ere garrantzia eman
dio, hemendik gauza anitz ikasi dituelako.
Eskola kanpoan uztea pentsatua
zuen, berarentzat ez delako esanguratsua izan, baina leku txiki batean jartzea
erabaki du azkenean. Hau guztia biltzeko, armiarma sarea erabili du, hemen
barruan gauza gehiago sartzen dituen bitartean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina