2016(e)ko urriaren 8(a), larunbata

BAINA HASTEKO...

Egunerokotasunean ikasten dugun hori eskola esparrutik kanpo edota gelan bertan trasmititzen jakitea zaila dela badakigu. Esan beharra dago, agian, eskola barnean ikasitakoa errealitatera zabaltzea errazagoa suertatu dakigukela, egunero egiten dugun hori zentzu teoriko-praktiko batetara eramatea baino.

Hala eta guztiz ere, nola egin diezaiokegu aurre galdera horri? Egia da ikerketa bat egiten hasterako, lehenik eta behin sortzen den sentsazioa ziurtasun-gabezia dela, ez baita erraza ikerketa bide zuzenetik bideratzea. Dena den, ikerketa honen muina ez dakigun hori ikasi ahal izateko esperantza dela uste izanagatik, nola lortu hau? Edota nola egin aurrera ikerketa honetan?


Hitzen bidez askotan ongi moldatu arren, hitz horiek bisualki errepresentatze hori askotan kosta egiten zaigu gizakioi, ez baitakigu ziur galderaren erantzuna zein izan daitekeen. Kasu honetan, guztiok ikasi dugu zerbait urteak igaro diren heinean; izan ere, txiki-txikitatik hasten da gure garuna akademikoki garatzen, nahiz eta esparru batzuk besteak baino interes handiagoa piztu. Honenbestez, esperientzia edota abilezia izan daitezke ikerketari pertsonalki gehitu diezazkiokegun punturik garrantzitsuenak.